493 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Donostian
Azken datuen arabera, hamabi positibo gehiago zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 481 ziren, eta duela hiru, berriz, 456.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. Donostian 493 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke.
Duela bi egun koronabirusarekin kutsatutako 481 donostiar zeuden, beraz, hamabi kasu berri zenbatu dira igandetik astelehenera. Duela hiru egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 456 ziren, eta duela lau, berriz, 443.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela, Gasteiz (2560), Bilboren (1891) eta Barakaldoren (565) atzetik.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan. Aipatu behar da Aste Santuko egun hauetan, Altza-Rotetako kutsatu kopurua igo dela nabarmenen:
- Ondarreta: 104
- Amara Berri: 72
- Altza-Roteta: 86
- Gros: 64
- Amara-Erdialdea: 36
- Egia: 31
- Parte Zaharra: 29
- Intxaurrondo: 20
- Loiola: 19
- Bidebieta: 14