Dbusek berriro indartu ditu zerbitzuak
Gaurtik aurrera, Dbuseko zerbitzuak berriro aldatu dira. Erabiltzaile asko lanera itzultzen direnez gero, astelehenetik ostiralerako zenbait zerbitzu indartu egin dira. Modu horretan, erabiltzaile gehien dituzten autobus lineetan irteerak indartu dira. Linea horiek dira, besteak beste, 5. Benta Berri, 13. Altza, 28. Amara-Ospitaleak eta 40. Gros-Antigua-Igara. Era berean, kendutako zenbait lineak zerbitzua eskainiko dute eguneko ordu jakin batzuetan, hala nola 29. Hego Intxaurrondo eta 33. Larratxo-Intxaurrondo-Antigua-Berio. Astelehenetik ostiralerako ordutegi guztiak esteka honetan ikus daitezke, eta lehenengo irteerak beste honetan.
Larunbat, igande eta jaiegunetan pasa den martxoaren 23an ezarritako ordutegiak mantentzen dira.
Maskarak garraio publikoan ibiltzeko
Era berean, garraio publikoko erabiltzaileei maskarak banatzen ari dira DYAko eta Babes Zibileko kideak. Bidaiari asko dituzten hiriko zenbait puntutan kokatu dira horretarako, hala nola, Atotxako autobus geltokian eta Boulevarden, azken honetara autobus asko joaten baitira.