Konfinamendu garaian hildakoek agur duinak izateko aukerak aztertzen ari dira Polloetik
Konfinamendu egoerak hildakoei agurrak egiteko aukerak nabarmen murriztu ditu, dolua egiteko prozesuak zailduz. Hori dela eta, egoera normaldu ahala agur zeremoniak egiteko egon daitezken aukerak aztertzen ari da Polloe. Hala jakinarazi du gaur goizean Eneko Goiak. Betiere, gertuko norbait galdu duenak eskatu beharko luke agurra egitea. Modu honetan, agur egokia izateko aukerak eta dolu prozesuari “behar bezala erantzun” ahal izateko formak bilatu nahi dituzte.
Alkateak gaur goizean aipatutakoaren arabera, martxoaren 14tik apirilaren 13ra, 172 hildako egon dira Donostian. Horietatik 29 zendu ziren koronabirusa dela eta, alegia, %17a.