Donostian 510 pertsona dira koronabirusarekin kutsatutakoak
Azken datuen arabera, hamazazpi kutsatu berri daude hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 493 ziren, eta duela hiru, berriz, 481.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 510 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hortaz, hamazazpi kasu berri zenbatu dira astelehenetik asteartera. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 493 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 481, eta duela lau, berriz, 456.
Bestalde, Donostiako ospitalean 138 pertsona daude ospitaleratuta, horietako 37 ZIUn. Hamaika pertsonek alta jaso zuten atzo.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2.579), Bilbok (1.973), eta Barakaldok (577).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 105
- Altza-Roteta: 95
- Amara Berri: 73
- Gros: 64
- Amara-Erdialdea: 37
- Egia: 33
- Parte Zaharra: 29
- Intxaurrondo: 20
- Loiola: 19
- Bidebieta: 15