514 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Donostian
Lau pertsona berrik positibo eman dute azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 510 ziren, eta duela hiru, berriz, 493.
Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren datuetan oinarrituta, koronabirusaren bilakaerari buruzko azken datuak argitaratu ditu. 514 dira orain arte birusaren frogan positiboa eman duten pertsonak. Hortaz, lau pertsonak berrik eman zuten positibo asteartetik asteazkenera. Hala ere, gogorarazi beharra dago zifra hauek atzoko 20:00ak arte erregistratutako kasuenak direla, beraz, kopuru hori dagoeneko hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 510 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 493, eta duela lau, berriz, 481.
Bestalde, Donostiako ospitalean 35 pertsona ospitaleratu daude ZIUn, 102 solairuetan, eta hamabostek alta jaso dute.
Datu hauek adierazten dute Donostia EAEko kutsatu gehien dituen laugarren udalerria dela. Aurretik jarraitzen dute Gasteizek (2595), Bilbok (2033), eta Barakaldok (596).
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 105
- Altza-Roteta: 96
- Amara Berri: 73
- Gros: 64
- Amara-Erdialdea: 37
- Egia: 33
- Parte Zaharra: 30
- Intxaurrondo: 19
- Loiola: 19
- Bidebieta: 15