Donostiako saltoki txikiak etxez etxeko banaketa egiten ari dira
Konfinamendua dela eta, saltoki txikiak bezeroak erakartzeko formula berriak bilatzen ari dira Donostian, eta asko dira etxez etxeko banaketa egiten hasi direnak. Gehienek WhatsApp edo telefono bidez jasotzen dituzte eskariak, eta gero bezeroen etxeetara eramaten dituzte. Horretaz gain, badaude banaketa zerbitzu propio bat antolatu duten kolektiboak, hala nola, San Martin merkatukoak eta Gipuzkoako baserritarrak. Lehenengoaren kasuan, merkatuaren webgunean postu guztietako produktuak eta prezioak kontsultatu daitezke, eta 601-98 91 25 telefono zenbakira idatziz edo deituz egin daiteke eskaera (8:00etatik 11:00etara). EtxEKO Azoka izenarekin ari dira banaketa egiten Gipuzkoako baserritarrak, eta sareko@eneek.com helbidera edo 663-23 45 09 telefonora idatziz edo deituz eman behar da izena, ondoren euren webgunean eskaera egiteko.
Bretxa merkatuko beheko solairuko postuak ere banaketa zerbitzua ematen ari dira, baina bakoitzak bere kabuz. Hauek dira postu bakoitzeko telefono zenbakiak: Ander arrandegiak, 943-42 47 76 eta 678-55 68 10; Uranzu bakailaoak, 607-99 10 92; Etxebeste harategia, 943-42 47 92 eta 686-92 03 82; Iñigo harategia, 943-42 34 95; Iñaki Vega txarkuteria, 637-94 64 75; Juan eta Javier Rodriguez txarkuteria, 669-76 14 19; Etxezarreta harategia, 943-42 29 13; Denis hanburgesak, 656-76 59 07; Kristina belardenda, 943-42 57 62 eta 690-01 08 61; Oianeder arrandegia, 943-42 42 98; Okeletxe Joxean harategia, 943-42 03 38 eta 629-85 47 62; Amaia arrandegia, 943-42 31 79; Espe arrandegia, 665-70 44 29 eta Salvador Agirre harategia, 943-42 18 35.
Bestalde, beste hainbat dira hiriko hainbat auzotan etxez etxeko banaketa zerbitzua eskaintzen ari diren saltoki txikiak. Jarraian, horien guztien izenak eta telefono zenbakiak eta kontaktuak: Organic 49 produktu ekologikoen denda (Urbieta kalea, 49. Erdialdea), 657-79 49 93; Aitor lasa gaztategia (Aldamar kalea, 12. Erdialdea), 943-43 03 54; Altzueta barazkiak, 646-07 97 20; Sagastume arrandegiak (Bulebar zumardia, 7. Parte Zaharra), 943-42 44 48; Coro sotero arrandegia (Urbieta kalea, 9. Erdialdea), 943-42 86 96; Javier Muñoa alimentazio denda (San Martin merkatua), Munoaalimentacion.com webgunea; The Loaf okindegia (Zurriola hiribidea, 18. Gros), 680-74 71 45; Elkano 1 gaztagunea, 640-89 83 64 eta Iñaki & Jenny harategia (San Martin merkatua), 943-42 26 60. Etxez etxeko banaketa egiten ari diren Donostiako saltoki gehiagoren berri izanez gero, jarri hedabide honekin harremanetan, eta zerrenda honetan gehituko ditugu.