Donostian 520 dira antzemandako gaixoak
Hamar pertsona berrik positibo eman dute azken datuen arabera. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 514 ziren, eta duela hiru, berriz, 510.
Osakidetzak atzo, osteguna, 20:00ak arte bildutako datuen arabera, Donostian 520 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak. Aurreko egunean baino hamar gehiago dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 514 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 510, eta duela lau, berriz, 493.
Bestalde, Donostiako ospitalean 34 pertsona ospitaleratu daude ZIUn, 90 solairuetan, eta 23k alta jaso dute.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 2.635 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.132 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 605 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 520 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Ondarreta: 107
- Altza-Roteta: 100
- Amara Berri: 73
- Gros: 64
- Amara-Erdialdea: 36
- Egia: 33
- Parte Zaharra: 30
- Intxaurrondo: 20
- Loiola: 19
- Bidebieta: 15