Egiako parkeko ahateak Loiolako Erriberan aritu dira paseatzen
Egiako parkeko ahateak txangoa egin dute gaur goizean. Ikasbide ikastolatik gertu dagoen Loiolako Erriberako aparkaleku batean aritu dira paseatzen, eta putzuetan ura edan eta jolasten.
Azkenaldian, ohikoa izaten da ahate hauek parketik kanpo ikustea. Dena den, hiria hutsik ikusi nahi izan duten zenbait bisitari ere jaso zituen Donostiak joan den astean, esaterako, mazopa bat eta zanga bat.