Auzoko saltoki txikietan erosteko kanpaina abiatu dute Aieten
Aieteko Lantxabe auzo elkarteak eman du kanpainaren berri, eta adierazi du egitasmoa garrantzitsua dela auzoa “bizirik mantentzeko” eta bizilagunek “euren lanetik bizitzen jarraitu ahal izateko”. Auzoko merkatariak “oso maitatuak” direla adierazi dute Lantxabekoek, eta nabarmendu dute, esaterako, auzoko jaietan horiek izaten duten inplikazioa.
“Egun hauetan, zuengatik eta zuentzat zabaltzen ari gara saltoki asko: fruta dendak, harategiak, arrandegiak, eta abar. Ez daukagu ilararik, eta ez bagaituzue une hauetan laguntze, hemendik hilabete batzuetara itxi egin beharko dugu”, esan dute Aieteko merkatariek. “Produktu batzuk supermerkatuan erosi daitezke, baina beste asko saltoki txikietan erosi daitezke; guk borrokan jarraitzen dugu saltoki handiek gu ez jateko. Orain, inoiz baino gehiago, zuen laguntza behar dugu”, gaineratu dute.
Orain, auzoko saltoki batzuk itxita daude, jabeek hala erabakita, ez dutelako uste “oinarrizkoak” direnik. Beste hainbat, aldiz, zabalik daude eta auzo elkartearen ustez garrantzitsua da auzotarrek horiek zeintzuk diren jakitea. Horretarako, auzo elkarteak saltokiak eta merkatarien zerrenda bat osatu du.
Etxadiko zonaldean honakoak daude irekita: Ana Urbistondoren Etxadiko farmazia, Javi Gonzalezen Maitane okindegia, Jon Ferrero Argaizen Etxadi fruta denda, Ane Intxaustiren Ane liburu denda. Zonalde berean, aldiz, honakoak daude itxita: Igor Rodriguez fisioterapeutaren kontsulda, Amaia Azkarateren ile-apaindegia, Kikara kafetegia, Ainhoa ile-apaindegia, Amaia Aranbururen URA, Ziratsa ile-apaindegiko Mari Luz, Soraya eta Txaro, Aitor eta Asierren Obras y Reformas, Jose Saez albaitaria, Karoa eta Artzairen Borroto taberna, Etxadi tabernako Marsela eta Jon, Perez-Mosso hortz klinikako Begoña Ortega eta Maria Eugenia, eta Elfe mertzeriako Merche Diez.
Hiru Damatxo plazan Guk Egina kafetegia zabalik dagoela azaldu dute. Inguruan, aldiz, itxita daude Chloe eta Krisark, St. Etienne taberna eta Miralles erretegia.
Auzoaren beste aldean, Goiko Galtzara, Otxanda plaza, Munto eta Marañon Doktorearen pasealekuaren inguruetan honakoak daude irekita: Nieves Rodriguezen Mamelena okindegia, Iñaki Montielen Artesanas Munto, Garbiñe Olanoren Munto farmazia eta Solbes. Itxita daudenak honakoak dira: Ismael Elejagaren Aiete hortz klinika, Guembe antena jartzailea, Txominen La taberna del Cuelebre, Iñaki Garciaren Munto Berri taberna eta Iñigo Indurainen Mamistegi jatetxea.
Gainera, Lantxabe auzo elkarteak hiru saltoki azpimarratu ditu, auzoan kokatuta egon ez arren, jaietarako laguntza ematen dutelako: Easo plazako Juan Ignacioren harategia, Errondo pasealekuko Jose Mari Ansaren harategia, eta Bretxako Urrestarazu harategia.