Donostian 564 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, larunbatetik igandera hamar pertsona berrik positibo eman dute. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 554 ziren, eta duela hiru, berriz, 530.
Osakidetzak bildutako datuen arabera, Donostian 564 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak, larunbatean baino hamar gehiago. Datu hauek atzo, igandea, 20:00ak arte bildutakoak dira, eta beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako 554 bizilagun donostiar zeuden, duela hiru 530, eta duela lau, berriz, 320.
Bestalde, Donostiako ospitalean 26 pertsona ospitaleratu daude ZIUn, 74 solairuetan, eta 6k alta jaso dute.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 2.718 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.288 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 658 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 564 kasurekin.
Orain arte Ondarreta zen kasu gehien zuen osasun eremua hirian, baina Altzan azken egunotan positibo zenbakia asko igo da, eta gainditu egin du kutsatuen kopuruan. Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 129
- Ondarreta: 108
- Amara Berri: 76
- Gros: 66
- Amara-Erdialdea: 35
- Egia: 35
- Parte Zaharra: 31
- Intxaurrondo: 23
- Loiola: 19
- Bidebieta: 17