Loiolako zaintza sarea sortzen ari dira
Donostiako beste hainbat auzotan egin duten moduan, boluntarioen zaintza sarea sortzen ari dira Loiolan, konfinamenduak sortu ditzakeen bakardade egoerei eta pertsona batzuen beharrei aurre egiteko. Auzoko jai batzordeak abiarazi du egitasmoa, eta hilaren 13tik 16ra euren inguruko zaintza beharrak identifikatzeko eskatu zieten bizilagunei, Internet bidezko inprimaki bat betez.
Beharrak identifikatuta, boluntarioen sarea osatzeari ekin diote, non bakoitzaren datu pertsonalez gain, boluntarioek libre dituzten denbora tarteak adierazi beharko dituzte, baita zein motatako laguntza emateko prest dauden ere. Loiolako zaintza sarean izena eman nahi duten herritarrek honako helbide honetan egin dezakete.