Baliteke Bera Bera Ligako txapeldun izatea, gehiago jokatu gabe
Koronabirusaren krisia dela eta, Espainiako Eskubaloi Federazioko zuzendaritzak bukatutzat eman ditu txapelketa guztiak, nahiz eta azken erabakia Delegazio Batzordeak hartu behar duen. Horrela, ezusteko handirik izan ezean, partida bat bera gehiago ere jokatu gabe, Bera Bera taldea Ligako txapelduna izango litzateke aurten, txapelketa eten zenean lehenengo postuan baitzegoen.
Azken zazpi denboraldietatik, bost aldiz izan da Ligako txapeldun Bera Bera (2012-2013, 2013-2014, 2014-2015, 2015-2016 eta 2017-2018 denboraldietan), beste bietan azpi txapeldun geldituz (2016-2017 eta 2018-2019 denboraldietan). Horrela, Federazioko Delegazio Batzordeak txapelketa guztiak bukatutzat ematea begi onez ikusten badu, donostiarrek euren seigarren titulua eskuratuko lukete zortzi denboraldiko epean.