Donostian 588 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, asteazkenetik ostegunera hamaika kasu berri zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 577 ziren, eta duela hiru, berriz, 566.
Osakidetzak bildutako datuen arabera, Donostian 588 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak, asteazkenean baino hamaika gehiago. Datu hauek atzo, asteartea, 20:00ak arte bildutakoak dira, eta beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 577 ziren, duela hiru, 566, eta duela lau eta bost, berriz, 564.
Bestalde, Gipuzkoako ospitaleetan 60 kasu berri zenbatu dira. Donostiako ospitalean 23 pertsona ospitaleratu daude ZIUn, 67 solairuetan, eta hamabi pertsonak alta jaso dute.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 2.846 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.568 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 718 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 588 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 132
- Ondarreta: 109
- Amara Berri: 77
- Gros: 70
- Amara-Erdialdea: 38
- Egia: 39
- Parte Zaharra: 33
- Intxaurrondo: 26
- Loiola: 18
- Bidebieta: 18