Euskaraz jolasteko Euskaraldiak bildutako proposamenak
Etxealditik Euskaraldira egitasmoaren gaurko proposamena da etxean euskaraz jolastea, alegia, euskara erabiltzea mahai jokoetan, kantan, dantzan edo eskulanak egitean.
Etxean egin daitezken jolasez gain, sarean hamaika tresna daude euskaraz ondo pasatzeko. Horietako batzuk bildu ditu Euskaraldiak euren webgunean. Jarraian aurki ditzakezu:
- Jolasak.eu jolas sorta
- Belaunaldi berrien aukera webguneko baliabideak
- Azkue Fundazioak eskaintzen dituen online jolasak eta euskal tribiala
- UEMAk egindako ‘Etxean goxo’ bilketa
- Barakaldo Euskarazen ‘Partxis-a baino gehiago’
- Tokikom-ek prestatutako Plazan Bazan
- Ikusbera
- Berriak egindako ‘Itxialdia euskaraz goxatzeko 50 proposamen‘. Horren baitan, umeekin jolasteko hainbat bilduma jasotzen dira.
- Atopia rol jokoa (ZuZeutik jasoa)
- Egunean behin. Laugarren denboraldia hasiko da astelehenean eta uztailera arte egingo da.
- Game erauntsia. Bideo joko zale euskaldunen komunitatea