Jose Luis Zumeta margolaria omendu dute Mattin eta Unai Gaztelumendi marrazkilariek
Ostegunean aurkitu zuten hilik Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra, Groseko bere etxean, eta euskal herritar ugarik adierazi zuten euren atsekabea artistaren heriotzarengatik. Izan ere, ibilbide artistiko oparoa egin zuen Zumetak, eta eragin handia izan zuen Euskal Herriko eta nazioarteko artista askorengan.
Horregatik, haren omenezko mezuak asko izaten ari dira sare sozialetan, baina baita ilustrazio eta artelanak ere. Hori da Unai Gaztelumendi eta Mattin marrazkilarien kasua, euren Instagrameko kontuetan Zumetaren omenezko ilustrazio bana argitaratu baitute.