608 dira Donostian koronabirusarekin kutsatutako pertsonak
Osakidetzaren azken datuen arabera, 608 pertsona daude Donostian koronabirusak kutsatuta. Duela bi egun, 588 ziren hirian COVID-19arekin kutsatutakoak, eta duela hiru egun, aldiz, 577.
Datuak atzo, ostirala, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Ostegunetik ostiralera, beraz, hogei pertsona berri kutsatu dira Donostian, 588tik 608ra, alegia. Bestalde, Donostia Ospitalean 86 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 64 pertsona solairuetan, eta 22 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, hamaika alta eman dituzte ospitaletik eta beste bi alta ZIUtik –solairuetan daude horiek orain–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 2.908 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.672 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 748 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 608 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
Altza-Roteta: 133
Ondarreta: 116
Amara Berri: 79
Gros: 71
Amara-Erdialdea: 39
Egia: 46
Parte Zaharra: 34
Intxaurrondo: 25
Loiola: 18
Bidebieta: 18