Dbusek autobus artikulatu berriak zerbitzuan jarri ditu
Donostiako dBus autobus zerbitzuak hemezortzi metroko lau autobus artikulatu berri jarri ditu zerbitzuan. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, autobusen leku kopuru maximoa jaitsi egin da. Autobus artikulatu berrien tamaina dela eta, zerbitzuan jartzen direnean leku kopuru maximoa handitu ahal izango dute.
Autobus berriak aurreko urtean flotan sartu ziren 18 metroko autobusen berdinak dira, berritasun nagusia batekin: autobusen erdiko aldean gurpildun aulkientzako eta haur aulkientzako hiru leku egongo dira. Azaldu dutenez, “hiru lekuak behar bezala seinaleztatuta daude, eta aldi berean autobus horiek seinale bat daukate aurreko aldean zein erdiko atean, erabiltzaileek kanpotik identifikatu ahal ditzaten. Autobus artikulatuak bi edo hiru leku dituen adierazten du pegatina horrek”.