Harrera Sareak eskerrak eman eta laguntza eskatzeko bideo bat egin du
Hiritarron Harrera Sareak bideo bat zabaldu du sarea ezagutzera emateaz gain, dagoeneko sarean laguntzen dutenei eskerrak emateko eta laguntza gehiago eskatzeko. Sareak une honetan 200 pertsona ingururi elikagaiak ematen dizkio, hainbat donaziotatik jasotakoak, bai sukaldatutakoak bai sukaldatu gabekoa. Era berean, beste motatako objektuak ere lortzen laguntzen dute. Une honetan, esaterako, sukalde eta mugikorrak ari dira bilatzen.
Bestalde, saretik Ez itzazu kaleratu manifestuko hainbat puntu jasotzen dituen mozio bat aurkeztu dute Donostiako Udalan. Besteak beste, larrialdi-baliabideetan dauden pertsona guztiak bertan mantentzea, masifikatu gabeko ekipamendua, profesional-taldeak eta gizarte-zerbitzuak indatzea eta gizarte lantoki publikoak gaitzea eskatzen dute. Manifestura 44 erakunde eta 603 pertsona atxiki dira dagoeneko. Maiatzaren 29an, ostiralean, Donostiako Udaletxean egingo den egitasmoarekin aldarrikapenarekin beste pauso bat eman nahi dute.