Maskara, eskularru eta gel desinfektante banaketa Antiguako zaintza sarean
Donostiako Udalak zaintza sareei euren jarduera segurtasunez egin ahal izateko materiala eman zien duela aste batzuk. Zehazki, maskarak, latexezko eskularruak eta gel desinfektantea eman zizkieten zaintza sareen koordinazioan ari diren kideei. Sare bakoitzak, era berean, euren bolondresei materiala banatu ahal izateko egun bat ezarri zuen.
Antiguako zaintza sareak, esaterako, apirilaren 16an egin zuen, arratsaldez, Matia kaleko Platero tabernan. Joseba Parron argazkilaria bertara gerturatu zen hainbat argazki ateratzeko. Hona hemen osatutako irudi galeria: