Udalak kaleetako iturriak itxi ditu, "kutsadura foku potentziala" direlakoan
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hiriko isurbideak itxiko dituzte, segurtasun neurri gisa. “Haurrak kalera irten daitezkeen honetan, edateko uraren kalitate arazoak saihestu nahi ditugu”, azaldu du Marisol Garmendiak, Espazio Publikoko zinegotziak. Zinegotziak adierazi du iturri horietako askok asteak daramatzatela ia erabili gabe, eta horrek, “arazoak” eragin ditzakeela.
Gainera, iturri horiek “kutsadura foku potentziala” izan daitezkeela uste dute: “Haurrak iturrietara hurbiltzen dira, eta edaten dutenean txorrotak ukitu ditzakete ahoarekin edo eskuarekin”.
Horren aurrean, etxeko ura botilaratuta eramatea, eta ontzia ohiko edukiontzi horietara botatzea gomendatu du udalak.