Donostiako Klasikoa bertan behera utzi dute
Koronabirusak eragindako krisia dela eta, Donostiako Klasikoa bertan behera uzteko erabakia hartu du antolakuntzak, txirrindularitza lasterketak milaka pertsona mugitzen dituelako eta arriskurik ez zabaltzeko. Osasun krisiak txirrindularitza denboraldia erabat aldatu du, Frantziako Tourra atzeratzea eragin baitu, horrekin batera, gainontzeko proben datak ere aldatuz.
Donostiako Klasikoa abuztuan egin ohi da, baina antolatzaileak lasterketa egin ahal izateko “gogor” lan egiten ibili badira ere, bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Horrela, 2021ean izango da hurrengo Donostiako Klasikoa.
Horretaz gain, apirilaren 6tik 11ra egitekoa zen Euskal Herriko itzulia ere bertan behera utzi dute, arrazoi berdinengatik. Espainiako Vueltak, momentuz, aurrera jarraitzen du, baina, arriskuak gutxitzeko, ez da Herbehereetan hasiko, aurreikusita zegoen moduan. Aldiz, Irunen hasiko da, eta urria eta azaroa artean dute egiteko asmoa.