Donostian 641 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, astelehenetik asteartera sei kasu berri zenbatu dira hirian. Gipuzkoan, bestalde, 38 positibo gehiago antzeman dituzte. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 635 ziren, eta duela hiru, berriz, 633.
Osakidetzaren datuak atzo, astelehena, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 641 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Astelehenetik asteartera, beraz, sei pertsona berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 635 ziren, eta duela hiru, berriz, 633.
Bestalde, Gipuzkoan 2.667 pertsona dira kutsatutakoak, igandean baino 38 gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 80 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 64 pertsona solairuetan, eta 16 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, sei petsonak alta jasu dute ospitaletik, eta beste hiruk ZIUtik –solairuetan daude horiek orain–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.190 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.879 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 789 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 641 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 136
- Ondarreta: 121
- Amara Berri: 85
- Gros: 75
- Egia: 51
- Amara-Erdialdea: 42
- Parte Zaharra: 37
- Intxaurrondo: 27
- Loiola: 19
- Bidebieta: 19