Joaquin Fernandez Dickens tabernako jabea zendu da
Joaquin Fernandez (1947, Zambrocinos del Paramo, Leon) Dickens tabernako jabea astelehenean hil zen, 72 urte zituela, bihotzekoak jota. Koktelak egiten iaioa, mundu mailako hainbat lehiaketa irabazi zituen. Bere gin-tonicak bereziki famatuak ziren, batik bat arretaz prestatzen zituelako, detaile guztiak zainduz.
Leongo herri txiki batean jaio bazen ere, oraindik haurra zela iritsi zen Donostiara. Bederatzi urterekin hasi zen lanean, eta California taberna izan zen bere lehen eskola. 17 urterekin dagoeneko kopak ematen zituen eta 1985. urtean Dickens kokteleria ireki zuen, Boulevard 27-n. Geroztik, sortzen jarraitu du, azken egunera arte.
Bere bat-bateko heriotzak hunkituta utzi ditu ostalaritzari eta gastronomiari lotuta lan egiten duten pertsonak baita hiriko zein mundu mailako gin-tonic zaleak ere. Izan ere, Zinemaldia edo San Sebastian Gastronomika dela eta Donostia bisitatzen zuten pertsona ugarik ezagutzen baitzuten Dickens.