652 pertsona daude Donostian koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, asteartetik asteazkenera hamaika kasu berri zenbatu dira hirian. Gipuzkoan, bestalde, 46 positibo gehiago antzeman dituzte. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 641 ziren, eta duela hiru, berriz, 635.
Osakidetzaren datuak atzo, astelehena, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 652 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Asteartetik asteazkenera, beraz, hamaika pertsona berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 641 ziren, eta duela hiru, berriz, 635.
Bestalde, Gipuzkoan 2.713 pertsona dira kutsatutakoak, igandean baino 46 gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 76 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 62 pertsona solairuetan, eta 15 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, zazpi petsonak alta jasu dute ospitaletik, eta beste bik ZIUtik –solairuetan daude horiek orain–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.216 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.002 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 814 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 652 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 133
- Ondarreta: 124
- Amara Berri: 86
- Gros: 77
- Egia: 52
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 38
- Intxaurrondo: 29
- Loiola: 19
- Bidebieta: 19