Beñaranks donostiarrak Argizulorekin egindako diskoaren lehen aurrerapena aurkeztu du
Iker Beñaran ‘Beñaranks’ Amara Berriko reggaelariak bere proiektu berria aurkeztu du. Argizulo Dub Station ekoizle eta musikariekin (Ladis Rasla eta Mikel Aveiro) bat egin du oraingo honetan, Argizulo ta Beñaranks izeneko proiektua osatuz.
Aberatsa edo txiroa + Dub abestia da Ganbaratik diskoaren lehen aurrerapena. Abestian, meritukrazia faltsuaren aurka aldarrikapena egin du Beñaranksek. Argizuloko ganabaran grabatua eta nahastua izan da, Zestoan, eta Antxon Sagarduik masterizatu du, Crudobilbao estudioan. Musika Argizulo Dub Stationek (Sahara Aske riddim) sortua da, eta hitzak Beñaranksek egin ditu, Eiraren koruen laguntzarekin. Bideoa Oihane Beñaranek ekoiztu du, eta azaleko tipografia, berriz, Iker Landak diseinatu du.
Diskoa apirilan kaleratzekoa zen, baina promozio arazoak direla eta, ezin izan dute aurreikusitako egunetan argitaratu. Ahal bezain laister publikatuko dutela esan dute, eta laster sorpresaren bat egongo dela aurreratu dute.
IRUTXULOKO HITZA-k Beñaranks elkarrizketatu zuen iazko otsailean, Hamabietan Bermuta atalean.