Donostiako hondartzak eta parkeak larunbatean irekiko dituzte
Espainiako Gobernuak konfinamendua arintzeko neurriak iragarri ditu aste honetan, eta, horren baitan, larunbatean, maiatzaren 2an, hiriko hondartzak eta parkeak irekitzeko erabakia hartu du Donostiako Udalak. Hain zuzen, herritarren hondartzetatik eta parkeetatik paseatu ahal izango dute asteburu honetatik aurrera.
Uliakoa, Aietekoa, Urgullekoa, Ametzagainakoa eta Egiako Parkea dira irekiko dituzten parkeetako batzuk, baina haurrentzako parkeek itxita jarraituko dute. Hala ere, udalak gogoratu du hondartzak eta parkeak irekita egongo diren arren, konfinamenduak agintzen dituen segurtasun neurriak bete beharko direla, pertsonen arteko distantziak mantenduz eta familia unitatetik kanpoko pertsonen taldeak eta jolasak saihestuz. Era berean, Espainiako Gobernuak agindutako irizpideak eta jarraibideak bete beharko dituzte herritarrek. Horrela, zakurra hondartzetan edo parkeetan paseatu nahi dutenek, uhalarekin lotuta eraman beharko dute.