Streaming bidezko bertso saioa egingo dute Doka T'artean
Gaur ostegunean izango da saioa, apirilaren 30ean, 20:05etatik aurrera. Unai Elizasu izango da gai jartzailea, eta Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze bertsolariak arituko dira bertsotan.
Doka T’artea saioaren bigarren atala egingo dute gaur, osteguna, apirilare 30ean, 20:05ean. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskainiko ditu Doka Kafe Antzokiak eta Hamaika TB kateak elkarlanean, konfinamendu garaia arintzeko. Bertso saioa egingo dute oraingoan, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Unai Elizasu gai jartzaile moduan arituko da.
Lehenengo atala aurreko ostiralean izan zen, apirilaren 24ean. Iker Lauroba eta Leire Letu aritu ziren, kontzertu akustikoa eskainiz. Zuzeneko online seinalearen bidez eta Hamaika telebista katean ikusteko aukera izango da, Dokaren Youtube kanalean, Hamaika Telebistaren webguneen zuzeneko seinalean, baita Facebook Live eta Instagram kontuen bidez ere.
Bizum bitartez ekarpenak luzatzeko aukera izango da. Azaldu dutenez, ateratako etekin guztia musikarientzat bideratuko da.