Donostian 666 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Osakidetzaren azken datuen arabera, hamalau positibo gehiago zenbatu dira hirian, asteazkenetik ostegunera bitartean. Gipuzkoan 46 kasu gehiago zenbatu dira, bestalde.
Azken datuak atzo, astelehena, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 666 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Asteartetik asteazkenera, beraz, hamalau pertsona berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 652 ziren, eta duela hiru, berriz, 641.
Bestalde, Gipuzkoan 2.759 pertsona dira kutsatutakoak, asteazkenean baino 46 gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 74 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 60 pertsona solairuetan, eta 14 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, hamaika petsonak alta jasu dute ospitaletik, eta beste batek ZIUtik –solairuetan dago orain pertsona hori–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.310 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.006 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 833 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 666 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 135
- Ondarreta: 128
- Amara Berri: 88
- Gros: 78
- Egia: 54
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 39
- Intxaurrondo: 30
- Loiola: 20
- Bidebieta: 20