Steilas eta ESK sindikatuek 'Bizitza ereiten konfinamenduan' solasaldia prestatu dute
Maiatzaren lehen ezberdin honetan, ESK eta Steilas sindikatuek streaming bidezko solasaldia egingo dute. Bizitza ereiten konfinamenduan izeneko saioan, Helena Maleno, Jule Goikoetxea, Unai Sainz eta Maitane Arnoso izango dira partaideak, eta Virginia Enebral egongo da moderatzaile lanetan. Youtuben eta haien web orrietan ikusgai egongo da, 12:00etatik aurrera.
Bi sindikatuek bat egin dute gehiengo sindikalarekin, M1eko ekimenean. Kapitalari aurre egiteko bizitza erdigunean jartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute, eta sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren kontrako “txerto” bakarra klase-elkartasuna eta bizitza direla aldarrikatu dute.
Hona hemen sindikatuek egindako aldarrikapena, osorik:
“Garai zailak bizi ditugu, pandemiak gogor astindu gaitu gu gehienok eta, bereziki, krisi hoen aurretik bazte- rretan geratu ginenak. Ez da erraza izaten bizitza leiho eta balkoietatik igarotzea, gure kaleak eta plaza hut- sak ikustea, gure kale eta plazak hutsik ikustea, gure jendeak bizitza jokoan, eta baltzuetan galtzen , jartzen duen bitartean, besteak zaintzeagatik.
Garai zailak bizi ditugu bai, baina gureak, langileenak eta beste kolektibo ahul batzuenak beti izan dira halakoak. Kapitala, birus hau bezala, errealitate hila da, eta bizia behar du ugaltzeko, nahiz eta horretarako hil egin behar duen. Pertsonen eta ingurumenaren esplotazioa eskubideen eta jasangarritasunaren aurretik jartzen du, espekulazioa funtsezko lanen aurrean, indibidualismoa enpatiaren eta elkartasunaren aurretik, azken batean, kapitala bizitzaren aurrean.
Jakin badakigu birus oldarkor eta hilgarria dela, sistema kapitalista eta heteropatriarkala hau betidanik aurre egin diogun birus bera delako, baina guk badakigu zein den antidotoa; zuek zarete txerto bakarra. Heriotzaren eta suntsipenaren aurrean, klase- elkartasuna eta bizitza.
Elkartasunagatik eta erantzukizunagatik kaleak eta plazak hustu ditugun bezala; arrazoi berberengatik, be- randu baino lehen, berriro beteko ditugu.
Maiatzaren 1a berezia izango da, zalantzarik gabe; leiho eta balkoietan izango gara, ziur baikaude amaie- raren hasiera izan behar duela, hau baita gure aukera guztia aldatzeko. Izan ere, egun hauetan zerbait argi geratu bada, hauxe da: errezetak, heteronorma, politika neoliberalak, haien ezarpenek ez dute ezertarako balio, beren mundu ilun eta grisaren aurrean, argiz eta kolorez betetako alternatiba baitugu. Heriotzaren aurrean, guk, bizitza aukeratzen dugu.
Maiatzaren 1ean, beldurra eta inposaketa ezabatuko ditugu, militarren eta polizien desgobernua, balkoiko txibatoak… gure etxeetatik eta gure lantokietatik antolatuak. Argi eta garbi esango diegu beren denbora amaitu dela, garaia dela bizitzak erdigunean jartzeko, ez gaudela ezeri uko egiteko prest, agerian geratu de- lako, gu gabe, ezin dutela beren paradisu arti zialari eutsi, gu funtsezkoak garelako eta gure bizitzek haien mozkin apurrak baino askoz gehiago balio dutelako.
Maiatzaren 1a une egokia da oinarrizko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatzeko. Zerbitzu publikoak, hala nola osasuna, hezkuntza edo zaintzak larrialdi-egoerari aurre egiteko ezinbestekoak direla argi gera- tu delako, eta ezinbestekoak izaten jarraituko dute pertsona ahulenak babesteko kapitalak ezarri nahiko dizkigun ondorioetatik eta murrizketetatik, krisi sistemiko hau berriro ere aprobetxatuz.
Guk geuk oso argi daukagu, lehenik pertsonak, ez dago beste aukerarik; “normaltasunaren”, indibidualis- moaren eta heriotzaren aurrean, guk aniztasuna, elkartasuna eta bizitza aukeratzen ditugu.
#BizitzaErdigunean
GORA LANGILEON BORROKA! GORA MAIATZAREN LEHENA!”