Hamabost koronabirus kasu gehiago zenbatu dira Donostian
Azken datuen arabera, 681 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta hirian. Duela bi egun, kutsatutako donostiarrak 666 ziren, eta duela hiru, berriz, 652.
Osakidetzaren datuak, ostiralean, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 681 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Ostegunetik ostiralera, beraz, hamabost pertsona berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 666 ziren, eta duela hiru, berriz, 652.
Bestalde, Gipuzkoan 2.772 pertsona dira kutsatutakoak. Donostia Ospitalean 67 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 53 pertsona solairuetan, eta 14 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, hamairu petsonak alta jasu dute ospitaletik, eta beste batek ZIUtik –solairuetan dago orain pertsona hori–.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.435 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.156 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 867 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 681 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 136
- Ondarreta: 132
- Amara Berri: 92
- Gros: 79
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 39
- Intxaurrondo: 31
- Loiola: 21
- Bidebieta: 21