Online bertso saioa egingo dute Parte Zaharreko zaintza sarearen alde
(Argazkia: Kijera Bertso Eskola) Kijera bertso eskolak bertso saioa egingo du Internet bidez, Parte Zaharreko zaintza sarearen alde. Gaur larunbatean, maiatzaren 2an izango da, 18:00etatik aurrera. Zuzenekoa Jitsi plataformaren bidez egingo dute, dohainik, eta Parte Zaharreko bertsolariak arituko dira online bertso saio honetan: Andoitz Urdapilleta, Aiert Ordoñez, Asier Ibarguren, eta Peru Aiartza. Ander Murua izango da gai jartzailea.



