Suhiltzaileek 60 urteko igerilari bat erreskatatu dute Zurriolan
Zurriolako hondartzako kai muturrean gertatu da erreskatea, 9:00ak inguruan. Udaleko iturrien arabera, 60 urteko gizona ondartzara itzultzeko gai ez zela ikusita muturrera igo da. Ordubete inguru igerian egon eta gero, “nekatuta” sentitu dela adierazi du, eta orduan igo da kai muturrera, lehorrera iristeko gai ez zelako.
Hondartzan zegoen beste pertsona batek larrialdi zerbitzuei abisua eman die. Suhiltzaileek ur motorrean erreskatatu dute gizona. Gaurtik aurrera kalean eta itsasoan kirola egitea baimenduta dago. Hala ere, bainatzea debekatuta dago.