Donostian 682 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Osakidetzaren datuen arabera, ostiraletik igandera pertsona bakarra kutsatu da hirian. Duela bi egun, kutsatutako donostiarrak 682 ziren, eta duela hiru, berriz, 681.
Osakidetzaren datuak, ostiralean, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. 682 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Ostiraletik igandera, beraz, pertsona bakarra zenbatu da. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 682 ziren baita ere, eta duela hiru, berriz, 681.
Bestalde, Gipuzkoan ere jaitsi egin da kutsatuen kopurua: 2.778 pertsona zenbatu dira. Donostia Ospitalean 66 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 52 pertsona solairuetan, eta 14 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, petsona batek alta jasu du ospitaletik.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.482 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.181 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 876 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 682 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 136
- Ondarreta: 132
- Amara Berri: 92
- Gros: 78
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 40
- Intxaurrondo: 31
- Loiola: 21
- Bidebieta: 21