Etxean esperimentuak egiteko maiatzeko egutegia argitaratu du Elhuyarrek
Elhuyarrek#NikEtxeanEsperimentuak egitasmoko maiatzeko egutegia argitaratu du. Honen helburua da etxean aurki daitezkeen tresnekin esperimentuak egitea “neuronak eta irudimena astintzeko”.
Maiatzeko egutegia 10-15 urte bitarteko gazteei zuzendua dago bereziki. Baina ume txikiagoak dituzten familietan haurrek gurasoekin ere egin ditzakete. Azken batean, zientzia eta teknologia esperimentuak familietan bultzatzeko tresna ere badira. Horretarako, astelehenetik ostegunera egunero-egunero zientzia eta teknologia gaiei loturiko esperimentu bat proposatzen da; ostiraletan, berriz ikertzaile gazte bati egindako elkarrizketa partekatzen da. Erronka zein elkarrizketeta guztietara lotura honen bitartez sar daiteke, baita egutegi interaktibo honen bitartez ere. Dena den, oraindik maiatzaren 4tik 7rako erronkak soilik daude eskuragarri. Maiatzaren 8ko elkarrizketa, ostiralean partekatuko da eta egun horretan emango dute maiatzaren 11tik 14ra bitarteko erronken berri. Era berean, erronken emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traola erabiliz sare sozialetan partekatzeko gonbidapena luzatu dute Elhuyarretik.