Internet bidezko antzerki ikastaroak eskaintzen ari da La Farandula aretoa
Koronabirusa dela eta, Egiako La Farandula mikro-antzezlan aretoa itxita dago, baina euren jarduera ez da guztiz eten. Hain zuzen, Skype bidezko antzerki ikastaroak eskaintzen ari dira, antzerkiaren munduan hasi nahi duten nerabe zein helduentzat.
12 eta 17 urte arteko nerabeek eta 18 urtetik gorako helduek eman dezakete izena, info@microteatrodonostia.com helbide elektronikora idatziz. Bost pertsonako taldeak osatuko dituzte antolatzaileek, eta Skype bidezko bideo deiak egingo dituzte. Klase bakoitzak bost euroko prezioa du, eta lehenengoa doakoa da. Ordutegiak kontsultatzeko, aipatu helbidera idatzi behar da.