Koronabirus kasu bakarra zenbatu da astelehenetik asteartera Donostian
Azken datuen arabera, kutsatutako donostiarrak 683 dira. Bestalde, Gipuzkoan 34 kasu berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako hiritarrak 682 ziren.
Osakidetzaren datuak, asteartean, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin daitekeela aurreikusi daiteke. 683 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Astelehenetik asteartera, beraz, kutsatu bakarra egon da hirian. Duela bi, hiru eta lau egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 682 ziren, eta duela bost, berriz, 681.
Bestalde, Gipuzkoan ere jaitsi egin da kutsatuen kopurua: 2.821 pertsona zenbatu dira, bederatzi gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 61 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 50 pertsona solairuetan, eta 11 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, hamar petsonak alta jasu dute ospitaletik, eta beste hiruk alta jaso dute ZIUtik -horiek orain ospitalean daude-.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.581 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.233 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 892 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 683 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 137
- Ondarreta: 132
- Amara Berri: 92
- Gros: 78
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 40
- Intxaurrondo: 31
- Loiola: 21
- Bidebieta: 21