232 familia berrik jaso dituzte udalak alarma egoera dela eta bultzatutako gizarte diru-laguntzak
Alarma egoera hasi zenean, ez-ohiko inbertsio bat egin zuen udalak egoera zaurgarrian egon daitezkeen familiei (familia unitateak) laguntzeko. Gaur goizean jakinarazi du zifra: 210.264 euro gehigarri inbertitu ditu, eta 323 familia berritara iritsi dira horiek martxoan eta apirilean.
Udalak bi tresna izan ohi ditu kasu hauetarako: Lan Partekatuaren Plana (LPPL) eta Gizarte Larrialdietarako Plana (GLL). Hain zuzen ere, inbertsioak bi horietan egin da. Lan Partekatuaren Planak 45.741 euroko inbertsio gehigarria izan du, honen helburua familien premiazko gastuetan laguntzea izanik. Gizarte Larrialdietarako Planak, aldiz, baztertze arriskuan dauden unitate familiarrei laguntzea du helburu, baztertzea saihesteko, eta 164.522 euro eman dira horretarako. Aipatutako familietatik, 62k jaso dute LPPLtik laguntza, eta 261k GLL edo biak.
Bestalde, bi plan horietan egindako aparteko izaerarik ez duten laguntzen inguruko datuak ere partekatu ditu udalak. Iaz, 2019ko apirilera arte 580.975 euro ordaindu ziren, 1.706.117 euroko gastua egiteko konpromisoa hartu zuen eta 2.442.088 eurokoa izan zen azkenean gastua. 2020an, aldiz, apirilerako 870.939 euro ordaindu dira eta konpromisoa da 2.178.345 euroko gastua egitea.