Gipuzkoako Aldiriko trenek ohiko zerbitzua izango dute berriro astelehenetik aurrera
Astelehenetik aurrera, lan egunetan, alarma egoera hasi aurreko zerbitzuak eskainiko dituzte Gipuzkoako Aldiriko trenek , Renfek atzo komunikatu baten bitartez jakinarazi zuenez. Beraz, astelehenetik ostiralera, ohiko zerbitzuen %100era itzuliko da, salbuespen batekin: Zumarraga-Errenteria/Lezo ibilbidea egiten duen 9:07ko trenik ez da egongo. Bestalde, Renfek esan du zerbitzua eskaini ahal izateko segurtasun neurriak betetzeko egokitu direla trenak, eta maskara erabiltzeko eta segurtasun distantzia errespetatzeko eskatu die erabiltzaileei.
Beheko irudietan ordutegi osoa ikus daiteke.