Hamaika koronabirus kasu gehiago zenbatu dira Donostian
Azken datuen arabera, kutsatutako donostiarrak 694 dira. Bestalde, Gipuzkoan 80 kasu berri zenbatu dira.
Osakidetzak emandako azken datuen arabera, Donostian 694 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak, asteartean baino hamaika gehiago; maiatzaren 5ean 683 ziren gaixotutakoak. Datu horiek atzo, asteartean, 20:00ak arte bildutakoak dira, eta beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Maiatzaren 4an, aldiz, COVID-19arekin kutsatutako donostiarrak 682 izan ziren, hain zuzen, aurreko eguneko kopuru berdina.
Bestalde, Gipuzkoan 2.852 pertsona dira kutsatutakoak, atzo baino 80 gehiago. Donostia Ospitalean 50 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta: 41 pertsona solairuetan, eta 9 pertsona ZIUn. Gainera, hamabi pertsonak jaso dute alta ospitaletik, eta beste bik ZIUtik –solairuetan daude orain–. Era berean, Matia Fundazioaren Bermingham zentroan COVID-19 birusa duten hamalau pertsona daude ingresatuta, eta bik jaso dute alta.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria, 3.663 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.270 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 904 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 694 kasurekin.
Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoko kutsatu kopurua adierazten duen mapa bat:
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 138
- Ondarreta: 135
- Amara Berri: 92
- Gros: 79
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 39
- Intxaurrondo: 31
- Loiola: 21
- Bidebieta: 21