Akuariumeko Julia marrazoaren konfinamenduak hainbat urte iraun du
Azken hilabete eta erdi honetan, bizitzeko oso modu ezberdinean mugitu gara: konfinamenduan. Hamabost edota hamasei urte daukagun gazteontzat oso erronka gogorra dirudi egunero hogeita lau orduz eta asteko zazpi egunez etxean egotea, berez, adin honetan egunero ateratzen garelako, eta normalean eta egunero gutxienez sei ordu igarotzen ditugu kalean. Baina, pandemia hau dela eta, ezin gara atera gure bizitza bizitzeko. Egoera honetan planeta desfasatu honetan bizi den talde bat ez dugu kontuan hartu, talde esplotatu eta esklabo bihurtutako bat: animaliak.
Edozein sare sozial irekitzean, sartu bezain pronto zure lagunak ikusten dituzu. Oso larrituta daude gauden egoeran egoteagatik, eta hainbat modutan kexatzen dira eta «itxaropen» mezuak bidaltzen dizkizute hau amaiera izango balitz bezala. Baina ezberdintasun bat dago: aterako garela. Hori horrela izanik, egoera honetan ere ezin gara animalien mailan jarri, gure etxeak ez daudelako giltza batekin itxita; gainera, ateratzeko aukera daukagu oinarrizko gauzak egiteko. Ez du garrantzirik noiz aterako garen, datorren hilabetean, udaran edo hurrengo ikasturtea hasterakoan izan daiteke, baina ziur gaude aterako garela; aipatu dudan talde zapaldua, ordea, ez.
Jaio direnetik, animalia gehienak gatibualdian izan dira heziak, hau da, gizakiaren menpe bizi dira, edozein zentzutan. Batzuk zuzenean elikagai moduan saltzeko hezten dira, landa eremu batean; beste batzuk, «opari» emateko hezten dira bizitza guztia metro bat baino gutxiagoko kaiola batean bizitzeko.
Koronabirusaren garai honetan bizitzeak, enpatia puntu bat ematen digu animaliekiko, beraien bizitza osoan konfinamenduan bizi izan direnekiko. Badaude zuhaitz ziztrin bat ukitu ez duten txoriak, basamortuan egon ez diren gameluak, itsasoa usaindu ez duten marrazoak, eta horrela artikulu guztian zehar jarrai dezaket, baina ideia bat egin dezakezue.
Dena dela, talde zoriontsu bat dago konfinamendu honetaz gozatzen ari dena: animalia askeak. Talde hau (zapaldua izanik ere), gizakiaren masifikazioaz ihes egiten ari da, eta egun hauetan hiriak hartzen ari dira, Zurriolako hondartzan oreinak agertu dira, Amazonasko espezie gehienak festak egiten ari dira… Beraz, konfinamenduak badu animalientzako alde positiboa.
Idatzi dudan testua, nire iritzia besterik ez da, eta ez dut inor ezertaz konbentzitu nahi, baino, gutxienez gure inguruan gertatzen denaz konzientziatu nahi dut jendea. Inguruko animaliak zaintzen saiatu.
Liam Manley, Lauaizeta BHIko 4.DBHko ikaslea