Berriro hazi da koronabirusak kutsatutako donostiarren kopurua
Osakidetzaren azken datuen arabera, kutsatutako donostiarrak 696 dira. Bestalde, Gipuzkoan 2.951 kasu zenbatu dira.
Osakidetzak emandako azken datuen arabera, Donostian 696 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak, asteazkenean baino bi gehiago; izan ere, maiatzaren 6an 694 ziren gaixotutakoak. Datu horiek atzo, maiatzaren 7an, 20:00ak arte bildutakoak dira, eta beraz, izan liteke azken orduetan datuak aldatu izana. Informazioa etengabe berrikusten eta arazten ari direnez, Osakidetzak jakinarazi du “akats puntualen” bat egon daitekeela datuetan, “gerora zuzenduko dena”.
Bestalde, Gipuzkoan ere hazi egin dira kutsatutako herritarrak: maiatzaren 7an 2.951 zenbatu zituzten, eta maiatzaren 6an, 2.852 pertsona. Donostia Ospitalean 44 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, maiatzaren 6an baino sei gutxiago: 35 daude pertsona solairuetan, eta bederatzi pertsonak jarraitzen dute ZIUn ingresatuta. Gainera, zortzi pertsonak jaso dute alta ospitaletik.
Era berean, Matia Fundazioaren Bermingham zentroan COVID-19 birusa duten hamar pertsona daude ingresatuta, eta lauk jaso dute alta.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 140
- Ondarreta: 135
- Amara Berri: 92
- Gros: 81egia
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 44
- Parte Zaharra: 40
- Intxaurrondo: 33
- Loiola: 20
- Bidebieta: 21
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria, 3.738 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.323 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 917 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 696 kasurekin.