Goizago esnatzen direnei esker
Egunsentiaren argi izpiak lausotzen ditu urak, goizaldeak mamuak bezala. Itsasoan ito nahi dituzte amesgaizto honen arrastoak surflari goiztiarrenek. Lehorrera kondenatuak, olatu egarriz esnatu dira, goizean goiz. Are goizago esnatu dira, ordea, hiri osoa ureztatuz zikinkeria eta arriskua uxatzen dituzten langileak. Beste egun batez, prest dauzkate hondartzak, espaloiak, eta parkeak, minutu batzuk barru jendeak gozatu ditzan. Garbitasuna segurtasunaren adierazle bilakatu den honetan, eurek ere mereziko lukete, baldintza hobeak ez ezik, txalo zaparrada ederra ere, arratsaldeko zortzietan balkoi batetik egina bada ere.