Ikasturte honetan ez da eskola kirolik izango
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iragarri zuen eskola kirolari lotutako jarduera guztiak behin betiko eteten zirela. Alarma egoera hasi zenetik egin ez bada ere, atzoko adierazpenak baieztatzen du 2019-2020 ikasturtean eskola kirola ez dela itzuliko.
Gipuzkoan, egitasmoaren baitan, 40 modalitate desberdin eskaintzen dira. 29.000 inguru lehian aritzen dira eta 33.000 inguru hastapenetako jardueratan. Foru Aldundiaz gain, udaletxe, eskola, federazio eta klubak ere aritzen dira antolaketan.