Zurriolako hondartza eraberrituak 25 urte bete ditu
1995eko maiatzaren 8an eraberritutako Zurriola hondartza lehen aldiz zapaldu zuten donostiarrek, nahiz eta inaugurazio ofiziala hiru egun beranduago egin. Ordura arte hondartza bazegoen ere, oso harritsua zen eta egungo kai muturrak ez ziren existitzen. Garai hartan martxan jarritako proiektuan sortu zen egun ezagutzen dugun surfaren maitaleen Zurriola.
Azken 25 urteetan askotariko ekitaldien eta momentuen lekuko izan da hondartza, surfari eta udari lotutakoak, baita kulturari ere. Naturaren gorabeherak jasatea ere tokatu zaio eta, nola ez, isolamendu egoeraren eta 0 fasearen ondorioak ere pairatu ditu. IRUTXULOKO HITZAko artxiboan bilatu dugu, eta azkeneko 15 urteetako hainbat argazkirekin bilduma osatu dugu.