Denboraldia amaitu da Realeko nesken futbol eta hockeyko taldeentzat
Espainiako kirol federazio gehienek azkeneko asteetan jakinarazi dute txapelketa guztiak amaitutzat joko dituztela. Horri lotuta, aste honetan plazaratutako erabakiek, Donostiako lehen mailako bi talderi eragiten diete. Alde batetik, Espainiako Futbol Federazioak duela hiru egun iragarri zuen Emakumeen Futbol Liga bertan behera gelditzen zela, bai lehenengo, bai bigarren eta hirugarren mailak ere. Hortaz, Realak seigarren postuan amaitu du denboraldia, 33 punturekin.
Bestalde, ostegunean, Espainiako Hockey Federazioak iragarri zuen 2019-2020 denboraldiko txapeleketa guztiak bertan behera geratzen zirela eta, zehazki, ligan, ez dela jaitsierarik izango. Ondorioz, azkena izanda ere, Realeko hockey taldeak mailari eutsiko dio, eta beste urtebetez lehiatuko da Ohorezko Mailan.
Bai futbol, bai hockey ligetan, jaitsierarik izango ez bada ere, bi talde igoko dira. Hori dela eta, hockeyeko Ohorezko Mailan hamabi talde arituko dira 2020-2021 denboraldian eta futboleko lehen mailan hemezortzi. Azken honetan, gainera, derbi gipuzkoarra jokatuko dute Realak eta Eibarrek aspaldiko partez, Eibar lehen mailara igo baita.