27 koronabirus kasu berri zenbatu dira Donostian ostegunetik ostiralera
Azken datuen arabera, kutsatutako donostiarrak 723 dira. Bestalde, Gipuzkoan 36 kasu berri zenbatu dira. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako hiritarrak 696 ziren.
Osakidetzak iragarritako azken datuen arabera Donostian 723 dira koronabirusarekin kutsatutako herritarrak. Ostegunetik ostiralera, beraz, 27 kutsatu berri zeuden hirian. Maiatzaren 8ko arratsaldeko 20.00ak arte bildutako datuak dira, beraz, izan liteke azken orduetan datu horiek aldatu izana. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 696 ziren eta duela hiru 694.
Bestalde, Gipuzkoan ere igo egin da kutsatuen kopurua: 2.987 pertsona zenbatu zituzten maiatzaren 8an; maiatzaren 7an, aldiz, 2.951. Beraz, 36 kutsatu gehiago daude. Donostia Ospitalean 44 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 35 pertsona solairuetan, eta 9 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, sei pertsonak alta jaso dute ospitaletik.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.784 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.373 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 942 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 723 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 143
- Ondarreta: 137
- Amara Berri: 97
- Gros: 84
- Egia: 62
- Amara-Erdialdea: 48
- Parte Zaharra: 41
- Intxaurrondo: 33
- Loiola: 22
- Bidebieta: 21