Maskaren erabilera kontrolatuko du Udaltzaingoak DBUSeko zerbitzuetan
Maiatzaren 4tik, DBUSeko erabiltzaileek masakarak erabili behar dituzte derrigorrez. Neurria betetzen ari direla baieztatzeko, udaltzaingoak ibilgailuei egiten zaizkien ohiko kontrolak erabiliko ditu. Kontrol horietan, modu aleatorioan, autobusak geldituko dituzte, eta ibilgailura igoko dira erabiltzaileek maskarak daramatzaten edo ez ikusteko. Udalak jakinarazi duenez, kontrol horiek egiteko, azken egunetan arauak non eta zein ordutegitan antzeman diren kontuan hartuko da.
Hiri-Segurtasun eta Hiri-Babeserako zinegotzi Martin Ibabek erabiltzaileei eskatu die “arduratsu” jokatzeko eta maskarak jartzeko, “izan ere, prebentzio neurri bat da, hain zuzen ere, norberak bete behar duen prebentzio neurria”.