Donostian 746 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Osakidetzak emandako azken datuen arabera, kutsatutako donostiarrak 746 dira, duela bi egun baino hamaika gehiago. Bestalde, Gipuzkoan 3.010 kasu zenbatu dira.
Osakidetzaren datuen arabera, igandetik astelehenera hamaika pertsona berri kutsatu dira hirian. Maiatzaren 9an, kutsatutako donostiarrak 735 ziren, eta hilaren 8an, berriz, 725. Horiek maiatzaren 10eko arratsaldeko 20.00ak arte bildutako datuak dira, beraz, izan liteke azken orduetan datu horiek aldatu izana.
Donostia Ospitalean behera egin du COVID-19a dela eta ospitaleratuta dauden pertsonen kopuruak: 41 pertsona, hain zuzen. Horietatik, 33 pertsona daude solairuetan, eta 8 pertsona ZIUn. Era berean, bi pertsonak alta jaso dute ospitaletik. Matia Fundazioaren Bermingham zentroan bost pertsona daude COVID-19arekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 146
- Ondarreta: 139
- Amara Berri: 100
- Gros: 87
- Egia: 66
- Amara-Erdialdea: 48
- Parte Zaharra: 45
- Intxaurrondo: 34
- Loiola: 22
- Bidebieta: 22
Gipuzkoan ere hazi egin da kutsatuen kopurua: 3.010 pertsona kutsatu zenbatu zituzten maiatzaren 10ean. Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.869 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.439 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 966 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 746 kasurekin.