Tabernak berriz zabalik: nola moldatu dira gure tabernariak?
Hego Euskal Herria konfinamendua arintzeko 1. fasera igaro da astelehenean, eta aldaketa honekin, lurraldeko taberna eta jatetxeek euren terrazetan bezeroak jasotzeko baimena jaso dute. Donostian, araudiarekiko zalantzak eta eguraldi txarra medio, gutxi izan dira lehen egun honetan pertsiana igotzera animatu direnak, baina lanera bueltatu diren tabernari gehienen arabera, bezeroak terrazak okupatzeko gogoz zeuden.
Bi hilabeteko itxialdiaren ostean, lanari berrekin dioten zenbait tabernarirekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, egoera berri honetara nola moldatu diren jakin eta datozen egunetarako egin dituzten aurreikuspenak ezagutzeko.
Kapricis taberna (Amara Berri): “Jendeak oso ondo erantzun du, arauak betez, animoz eta irribarrez”
Juantxo taberna (Parte Zaharra): “Auzoa eta jendea animatzen joateko ireki dugu”
Kata taberna (Egia): “Etxera eramateko janaria egingo dugu batez ere”
Intxaurdi taberna (Intxaurrondo): “Jendeak gogoa zeukan kañak eta kafeak hartzeko”
Kaiken taberna (Ibaeta): “Oraindik ez dugu araudi finkorik jaso, eta itxaroten ari gara”
Arkaitzak taberna (Antigua): “Jendeak arbela jarri dugula ikusi du eta denborarekin tabernara igotzen joan da”