Altzako Sasuategi bideko landan kutsadura atzeman dute
Altzako Sasuategi bideko landan baratzak egitekoa zen Donostiako Udala, baina lurraren azterketak egiten ari zirela, kutsatuta dagoela atzeman dute. Udalaren arabera, baliteke kutsadura isurketa ilegal batek eragin izana, baina dagoeneko baratzetarako aproposa ez den arren, beste erabilera batzuetarako bai.
Momentuz, gunea itxi egin dute behin-behinean, eta datozen hilabeteetan erabakiko dute nola konpondu arazoa, zonaldea berriz ireki ahal izateko. Udalaren arabera, Eusko Jaurlaritzak aginduko du zer egin behar den Sasuategin, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikitutako Ihobe sozietate publikoaren eskumena baita horrelako kutsadura kasuak aztertzea.